Eguerditik aurrera, ostarte zabalak irekiko dira, eta arratsaldean giro atsegina nagusituko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak apenas aldatuko dira, eta 23-25 gradura iritsiko dira.
Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean, baina ostarteak nagusi izango dira, eta giro argi eta atsegina izango da. Arratsaldean, pixkanaka, hodeiak ugarituz joango dira. Bero-hodeiak garatuko dira, eta ez da baztertzen azken orduetan ekaitz-zaparradaren bat izatea, nahiz eta probabilitatea ez den oso handia izango. Hego-haizea ibiliko da goizean, eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, eta 30-31 gradura iritsiko dira.