Arratsaldean, pixkanaka, zerua estaliko da, eta gauean ez da baztertzen euri langar pixka bat egitea. Haizeak mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik joko du, bereziki goiz erdialdetik aurrera. Tenperaturak nabarmen egingo du behera, eta 23-25 gradura iritsiko dira tenperatura maximoak.
Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, eta ez da baztertzen goizeko lehen orduetan euri txikia egitea eta zertxobait bustitzea. Hala ere, oso gutxi izango da, eta laster atertu egingo du. Eguerditik aurrera, ostarte zabalak irekiko dira, eta arratsaldean giro atsegina nagusituko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak apenas aldatuko dira, eta 23-25 gradura iritsiko dira.