Arratsaldean ez da batere aldaketarik espero, non goi-hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuko diren, giro eguzkitsua nagusituz. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 32-34 gradu harrapatuz.
Bihar hodei baxu solteren bat ostarte zabalekin tartekatuz hasiko da eguna eta eguraldia eguzkitsua izango da. Goizak aurrera egin ahala hodei baxu gehiago agertuko da. Arratsaldean pixkanaka zerua estaltzen joango da eta gauean ez da baztertzen euri langar pixka bat egitea ere. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du, bereziki goiz erditik aurrera. Tenperaturak nabarmen behera egingo dute, gehienez 24-26 gradu harrapatuz.