Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Lehengo lepotik izango du burua eguraldiak. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina goizeko lehen orduetan desagertuko da eta eguzkitsu geratuko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin.

Arratsaldean ez da aldaketarik emango eta goi-hodei fin batzuk salbu, eguraldia eguzkitsua izango da. Goizean haizea aldakor eta ahul ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak koska bat gora egingo du, eta 25-27 gradu harrapatuko ditu.

Bihar nekez agertuko da behe-lainorik goizean eta zerua ia erabat urdin agertuko da, tarteka goi-hodei finen batekin. Arratsaldean ez da batere aldaketarik espero, non goi-hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuko diren, giro eguzkitsua nagusituz. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdera eginez. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 30-32 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!