Eguzkitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Behe-lainoa sortuko da beste behin ere goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar desagertzera egingo du eta eguzkitsu geratuko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin.

Arratsaldean ez da batere aldaketarik emango eta goi-hodei finak ostarte zabalekin tartekatuko dira. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, arratsaldean iparraldera aldatuz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 25-27 gradu harrapatuz.

Bihar lehengo lepotik izango du burua eguraldiak. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina goizeko lehen orduetan desagertuko da eta eguzkitsu geratuko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean ez da aldaketarik emango eta goi-hodei fin batzuk salbu, eguraldia eguzkitsua izango da. Goizean haizea aldakor eta ahul ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 26-28 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!