Giro eguzkitsua nagusituko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Behe-lainoa eta hodei baxu hondar batzuk agertuko dira zeruan goizeko lehen orduetan.

Hala ere, goizean zehar desagertu egingo dira, eta giro eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean, zerua ia erabat oskarbi egongo da, eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Goizean, haizea aldakor eta ahul ibiliko da, tarteka hego ukituarekin. Arratsaldean, ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 24-25 gradu izango ditugu.

Bihar beste behin, behe-laino pixka bat agertuko da goizean, baina goizean bertan desagertu egingo da, eta zerua ia erabat urdin agertuko da, tarteka goi-hodei finen batekin edo besterekin. Arratsaldean ere joera berak jarraituko du: zerua ia erabat oskarbi egongo da, eta giro eguzkitsuak jarraipena izango du. Goizean, hego ukituko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturak koska bat gora egingo du, eta 25-27 gradu izango ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!