Hodei askorekin hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta berriro ere euri-zaparrada batzuk izango dira fronte ahul baten eskutik.

Zaparradak ahulak izango dira, baina tarteka biziago botako du, bereziki goiz erditik aurrera. Arratsaldean, pixkanaka, euriak gutxitzera egingo du, eta gau aldera nahiko ateri geratuko da. Haizeak iparraldetik joko du, baina indar handirik gabe. Tenperaturan ez da aldaketarik izango, eta 19-21 gradu izango ditugu.

Bihar behe-lainoa eta hodei baxu hondar batzuk agertuko dira zeruan goizeko lehen orduetan. Hala ere, goizean zehar desagertu egingo dira, eta giro eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean, zerua ia erabat oskarbi egongo da, eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Goizean, haizea aldakor eta ahul ibiliko da, tarteka hego ukituarekin. Arratsaldean, ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 24-25 gradu izango ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!