Euri langarrarekin eta zeru ilunarekin hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Berriro ere zeru ilunarekin hasiko da eguna, eta tarteka euri langar modura zertxobait bustiko du.

Eguerditik aurrera euria nabarmen gutxituko du, nahiz eta ez duen guztiz atertuko. Horrez gain, ostarteak ere irekiko dira eta arratsaldea zertxobait argiagoa izango da. Gauean berriro ere euritara joko du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, oraindik tarteka bolada biziekin. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 19-21 gradu harrapatuz.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, eta berriro ere euri zaparrada batzuk izango dira. Zaparradak ahulak izango dira, baina tarteka biziago botako du. Arratsaldean pixkanaka, pixkanaka euriak gutxitzera egingo du eta gau aldera nahiko ateri geratuko da. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik indar handirik gabe joko du. Tenperaturan aldaketarik ez, 19-21 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!