Arratsaldean hodei solteren bat salbu, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, eta 25-27 gradu harrapatuko ditu.
Bihar, behe-laino pixka batekin hasiko da eguna bailaretan, baina azkar batean jasoko du, eta behin jaso ostean giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean ez da aldaketarik espero, eta goi-hodei fin batzuk salbu, giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Haizeak goizean hegotik joko du eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, eta termometroek 30-31 harrapatuko dituzte.