Eguerditik aurrera ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko irailaren 1a

Hodei ugarirekin hasiko da eguna, eta ez da baztertzen mendi kontraren batean euri pixka bat egitea. Hala ere, huskeria izango da eta leku gehienetan ateri egongo da. Eguerditik aurrera ostarte politak irekiko dira, eta arratsaldeko ordu gehienak argiak eta atseginak izango dira.

Gauean hodeiak ugarituko dira, baina ondoriorik gabe. Haizeak iparraldetik joko du, arratsaldean bolada biziekin. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 24-25 gradu harrapatuko ditu.

Bihar, berriro ere hodei ugarirekin hasiko da eguna, baina ateri egongo da, eta giroa lasaia izango da. Goizean zehar gainera ostarteak irekitzen joango dira eta eguerdirako eguzkitsu geratuko da. Arratsaldean, hodei solteren bat salbu, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, eta 26-28 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!