Giro are epelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko mar. 11a, 05:58

Termometroek beste koska polita egingo dute gora eta udaberri sasoiko tenperaturak izango ditugu, maximoek 20-22⁰C bitartean joko dutelarik goia.

Zeruan azken orduetan izan ezik, apenas ikusiko dugun hodeirik eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Osteguna (martxoak 12)

Giro motela. Egun osoan zerua estalirik mantenduko da. Hodei hauek gainera arratsalde-iluntze aldera euri pixka bat ere utziko dute, zaparrada ahul modura. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta termometroek nabarmen egingo dute behera, maximoak 14-16⁰C bitartean errendituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!