Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia

Erdi eta goi-mailako hodei batzuk izan arren, giro argiagoa izango da aurreko egunekin alderatuta. Hodei hauek gainera ez dute euririk utziko.

Haizeak hegotik jotzen jarraituko du, ahul eta termometroek beste koskatxo bat egingo dute gora, eguneko erdiko orduetan 12-14 ⁰C bitartean joaz goia.

Larunbata (urtarrilak 25)

Eguraldiak kaskartzera egingo du berriz. Zeruan hodeiak nagusituko dira egun osoz eta hodei hauek euri pixka bat ere utziko digute. Euria gehienbat erdiko orduetan eta iluntzerarte botako du, zaparrada ahul modura. Goizean eta azken orduetan nahikoa ateri egongo da. Haizeak hego/hego-mendebaldetik joko badu ere, goietan sartuko den aire hotzagoarekin termometroek koska pare bat behera egingo dute, maximoak 10-12 ⁰C bitartean geratuz.

Igandea (urtarrilak 26)

Giroak nabarmen egingo du hobera. Nahiz eta zerua ez den erabat garbi agertuko, ia egun osoan zehar ostarteak nagusituko dira eta giro argia izango dugu. Iluntze aldera erdi eta goi-mailako hodeiek zerua zikinago utziko dute, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe. Hego-mendebaldeko haizeak bizi joko du eta termometroek koska pare bat gora egingo dute, eguneko erdiko orduetan 12-14 ⁰C bitartean joaz goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!