Giro lasaia bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abe. 18a, 05:58

Hego-haizeak zakar joko du, batez ere, arratsaldean eta horrekin termometroak gorago kokatuko dira, maximoak 13-15 °C-tan errendituz.

Zeruan erdi eta goi-mailako hodei dezente izango diren arren, giro lasai eta ateria izango dugu.

Osteguna (abenduak 19)

Antzeko giroa. Hego-haizeak indartsu joko du eta horrek termometroak gorago ekarriko ditu, maximoak 15-17°C-tan kokatuz. Zeruan goizean ostarte gehiago izango dugu. Arratsaldean zehar zerua estali egingo da eta gauean euri pixka bat hasiko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!