Tenperaturek gora egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia

Asteari giro lasaiarekin emango diogu hasiera. Goiz partean giroa zikin xamarra agertuko zaigu, hodei dezenterekin. Ondoren, ostarteak irekitzen joango zaizkigu eta arratsalde partean ostarte zabalak izango ditugu.

Giro lasaia eta termometroek gora egingo dute, maximoak 23-25 gradutara iritsiz. Biharkoan zertxobait okerrera egingo du. Goizean hego puntu bat izango du haizeak, baina eguerditik aurrera ipar ukitua hartuko du eta horrekin hodeiak trinkotzen joango zaizkigu eta zerua estaltzen joango da. Iluntze partean lau tanta utziko dituzte. Tenperaturek behera egingo dute 22-23 gradutan ibiliz. 

Etzikoan giro motela izango dugu. Euri kontu handirik ez baina ipar haizearekin tenperaturak 20 gradutara iritsi ezinik ibilko dira. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!