Ilunera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia

Asteari giro nahasi xamarrarekin emango diogu hasiera. Egunsentian nahiko giro ezegonkorra izango dugu, eguerdian lasaituz joango da haizeak hego ukitua hartzen duenean. 

Arratsaldeko lehen orduetan, ipar ukituko haizearekin hodeiak ugaritu eta euri pixka bat izango dugu. Egunaren amaieran atertu eta ostarte batzuk zabalduko zaizkigu. Tenperaturak gehienez 16-17 gradutan ibiliko dira. 

Biharkoan, egun euritsua izango dugu. Eguerditik aurrera batez ere, haizeak ipar ukituarekin, zaparrada mardulak espero dira. Litro dezente pilatuko dira eta egunaren bigarren zatia makurra izango da. Tenperaturei 15 gradutatik pasatzea kosta egingo zaie. Etzi ere bide beretik joango da eguraldia. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!