Eguraldiak hobetzeko joera nabarmena hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia

Goiz partean eta eguerdira bitarte oraindik ere hodei dezente ikusiko dugu, eta egunsentian euri pixka bat ere izango dugu, oso gutxi, lau tanta eta euri langar moduan gainera.

Goiz erdirako erabat ateri geratuko da eta eguerditik aurrera ipar ekialdeko haizearen laguntzari esker ostarteak irekitzen hasiko zaizkigu. Arratsalde partean giro eguzkitsuagoa geratuko zaigu. Tenperatura maximoek zertxobait gora egingo dute, 18-20 gradura iritsiz. 

Biharkoan berriz eguraldi beroa bueltan izango dugu. Hego haizea sartuko zaigu eta tenperaturak nabarmen igoko dira, 25-27 gradutara iritsiz. Zeruari dagokionez ere aitzakia gutxi, giro urdina ikusiko dugu. Arratsaldetik aurrera goi hodeiak azalduko dira baina eguzkiari traba egin gabe. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!