Eguraldi tristea eta bustia

Erabiltzailearen aurpegia

Eguraldi tristea eta bustia izango dugu gaurkoan. Ipar mendebaldeko haize zakarrak eta frontexka ahul batek hodeitza handia utziko digute eta euria ere izango dugu. 

Euria orokorrean zaparrada ahul modura botako du, nahiz eta goiz partean zaparrada mardulxeagoren bat edo beste izan daitekeen, baina egunean zehar bustitzen egongo denez eguraldi tristea izango dugu. Gau parterako badirudi atertzeko joera hartuko duela baina egun guztian zehar giro bustia eta tristea izango dugu. Ipar mendebaldeko haize horren eraginez tenperaturek dezente egingo dute behera eta eguneko erdiko orduetan 16-18 gradutan geratuko zaizkigu. 

Biharkoan, berriz, eguraldiak altxatzeko joera hartuko du. Haizeak ipar ekialdeko ukitua hartuko du, nahiz eta goizean ipar ukitua izango duen hodei dezente eta euri pixka batekin. Eguerditik aurrera ostarteak zabaltzen hasiko zaizkigu eta arratsalde partean giro argiagoa izango dugu. Ipar ekialdeko haize horren eraginez eta batez ere eguzki ordu gehiago izango dugunez, 20 gradura iritsiko dira tenperatura maximoak.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!