Gaurkoan aldaketa eguna izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko ira. 4a, 07:59

Goiz partean giro argia izango dugu. Oraindik ere ostarte zabalak izango ditugu eta nahiz eta goiz partean behe lainoa agertuko den, eguzkiaz gozatzeko aukera izango da. 

Arratsalde partean ipar mendebaldeko haizea nagusitzen hasiko zaigu eta horrekin hodeiak ugaritzen joango dira, eta arratsalde erdirako zerua estalirik geratuko da eta eguna amaitzerako euri pixka bat ere egingo du. Ipar mendebaldeko haize horren eraginez tenperaturek zertxobait behera egingo dute eta eguneko erdiko orduetan 20-22 gradutatik ez dira pasako.

Biharkoari dagokionez berriz eguraldi motela izango dugu. Ipar haizea nagusituko da eta horrekin hodei ugari izango ditugu. Euria egingo du gainera. Euri gehiena goiz partean espero da eta arratsaldearen erdira arte, orokorrean zaparrada ahulak izango dira. Ez du euri askorik botako baina nahikoa izango da giro tristea uzteko. Nahiz eta egunaren amaieran atertzeko joera hartuko duen orokorrean bihar giro motela eta tristea izango dugu. Nabarmena izango da tenperaturaren beherakada, udazken sasoiko balioak hartuko ditu tenperaturak eta eguneko erdiko orduetan nekez gaindituko dituzte 16-18 graduak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!