Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia

Ipar-haizearen eraginez behe-hodeiek zerua estaliko dute eta giro ilun eta tristea nagusituko da. Hodei hauek tarteka euri langar pixka bat utziko dute, batez ere, egunaren amaieran.

Hala ere, oso gutxi izango da eta egunaren gehienean ateri eutsiko dio. Termometroak antzeko balioetan mugituko dira, eguneko erdiko orduetan 23-25 ºC-tan joaz goia.

Biharko iragarpena

Giro motelarekin jarraituko dugu. Beste egun batez ipar-haizea nagusituko da eta horrekin hodei-tapakia handia izango da. Goizaldean gainera hodei hauek euri-langar pixka bat utziko digute. Eguerditik aurrera erabat ateri geratuko da eta eguna amaitzerako zerua zertxobait saretu eta ostarte batzuk ikusiko ditugu. Termometroek koskatxo bat behera egingo dute, 22-24 ºC-tan joaz goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!