Goizean zaparradak, arratsaldean hobera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko uzt. 9a, 05:58

Goiz partean oraindik ere zaparrada batzuk espero dira, eta tarteka kazkabarra ere bai. Hori bai, arratsaldean hobetzera egingo du nabarmen.

Biharkoan, eguraldia nabarmen egingo du hobera. Beroa egingo du baina neurrian, tenperatura atseginak izango ditugu. Ia egun osoan zerua urdin mantenduko zaigu.

Etzi, bero pixka bat egingo badu ere, neurriko beroa izango da, eta eguraldi eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!