Hego-ekialdeko haize zakarra

Erabiltzailearen aurpegia

Gaurkoan, hego-ekialdeko haize zakarra izango dugu, temperatura balio altuetan mugituko da, eta giro eguzkitsua ziango dugu. Gainera, gauean ere tenperatura epela izango dugu.

Bihar, ia egun osoan hego-haizea izango dugu. 38-40 gradura iritsiko dira termometroak ia leku guztietan, eta hortik gora ere bai txoko batzuetan. Oso bero zakarra izango dugu. Arratsaldean eta gauean zertxobait freskotzera egingo du.

Etzi, bero egingo du, baina, nabarmen egingo du behera. Hori bai, hezetasun handia izango dugu, eta desatsegina egongo da. Bero hodeiak ere garatuko dira, batez ere, arratsaldean.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!