Eguerditik ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2018ko ots. 8a, 08:37

Ostegun Gizen: Egunak aurrera egin ahala lasaitzeko joera hartuko du. Lehen orduetan zerua estalia egongo da, tenperatura bajuak izango dira, eta elur zaparradak ezin dira baztertu. Eguerdi, arratsaldeko lehen orduetarako atertu egingo du, ostarteak zabalduko dira eta hego haizearekin giro lasaia izango da. Hori bai asko hoztuko du gauean.

Ostiral Mehean kaxkartzera egingo du. Lehen ordutik zerua estalita egongo da. Fronte hotz bat sartuko da, ipar mendebaleko ukitua hartuko du haizeak eta ia egun guztian zehar zaparrada mardulak botako ditu. Elurra 600-700 metrotan eta eguerditik aurrera elur maila asko jeitsiko da.

Zaldunita Bezperan, goizaren erdialdera arte elur pixka bat egin dezake. Ondoren, ostarteak zabaltzen hasiko dira, hego haizea sartuko da azken orduetan, eta asko hoztuko du.

Zaldunitan, zerua estalita egongo da egun osoan. Hego mendebaldeko haizea izango da egun osoan, euri gehiegi ez du botako egunaren amaierara arte behintzat. Tenperaturak gora egingo du pixka bat, 9-10 graduko maximekin.

Astelenitak ez du itxura onik, eta Asteartitan, badirudi altxa egingo duela berriro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!