Intsumisioa konstituzio egunari! Herri eskola

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeako Ikasle Abertzaleak 2013ko abenduaren 4a

Ostiral honetan, Abenduak 6, konstituzio eguna dela eta jai eguna da, baina jai egun hau jai egun arrotza da. Euskal Herritarrok ez dugu ezer ospatzeko egun honetan beraz ikasleek klaserik edukiko ez dugunez, Ikasle Abertzaleek herri eskola antolatu dugu Laskorain ikastolan jai egun honi intsumisioa eginez.

Herri eskola goizeko bederatzietan hasiko da eta egitaraua honakoa izango da:
-Eskuindar tendentzia politikoen gorakadari buruzko eztabaida.
-Hamaiketakoa.
-Euskal Herriko borroka ekologistei buruzko hitzaldia, Eguzki erakundeko kide baten eskutik.
Jai egun honen aurka dagoen pertsona oro gonbidatuta dago azaltzera. Animatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!