Harrituz

Erabiltzailearen aurpegia Igotz Alkorta 2014ko apirilaren 15a

Bi harrik elkar jota txispa bat aurrena…». Tolosaldea eremu bertsozalea izan da, entzun zalea gehiago ordea, aritu zalea baino. Duela bi urte, aritzen zirenak batu zituen Harituz taldeak. Eta harituz-harituz mataza osatu dute bi urteotan. Hari sendoko mataza, kolore ugarikoa, herri artekoan zaleon aurrean erakutsi duten moduan.

Aurreko saioetan bezala, lepo bete zen finala hartu zuen Anoetako gaztetxea ere. Adin guztietako herritarrak elkartu ginen. Saioaz zer esan? Zizurkildarrek bete-betean asmatu zutela, eguna izan zuen hirukoak. Otaegiren goitik beherako bertsoak, Ormazabalen kolpeak eta Mendizabalen bizitasuna azpimarratzekoak izan ziren. Berastegiko taldeak ere neurria eman zuen, bereziki Iñigo Gorostarzuk erakutsitako maila nabarmenduko nuke. Ariketa bat azpimarratzekotan, Gorostarzu eta Ormazabalen segidilakoa: Publikoa erabat poltsikoratu zuten biek ala biek, kolpe gogoangarriak utziz.

Baina finalaz harago, zorionik beroenak Harituzi, txispa batetik sortu dute su garra eta gu «…hemen su horren bueltan dantzan gabiltza». Harrituz jarraitu nahi dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!