OLERKIA

Babel desagertu zenekoa

Erabiltzailearen aurpegia

Esan ez dugunarekin egin daiteke hiztegi bat

Babel desagertu zenekoa

Bilbotik ekarri ez dugun makailoarekin

bazkari bat ausenteena.

Eta agurtu ez ditugun hilekin

ibili ez ditugun zaldiekin

edo gure maskarekin eurekin

egin genezake basamortu bat

denborarentzat.

Baina ez etsi

ezagutuko baitugu Kahlo:

bere hezurrak itzuli egin ziren.

Ez etsi, ezagutuko baitugu esnea:

goizean isuri zen

zure iztermamietan

euri begiak lez

kristaletan.

Berriro festa, apoen deia

udaren antza dauka udak:

landu gabeko

soroetan, basa-laboreak.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!