Koronabirusa

Zeru lurrak zure dirdaiez beteak daude

Erabiltzailearen aurpegia Igor Estankona 2020ko apirilaren 20a

Bill Withers (Columbia Records, domeinu publikoa).

Guk, Leteoa gurutzatu genuenok

aho fresko honekin ezin inori muxurik eman

binilozko eskularruokin ezin udaberria ukitu

COVID-19a dela eta gaizki bukatuko du askok.

Hara non, Rafa Berrio joan da: apokalipsiaren lerro bat hartzen zuen ausaz.

 

Luis Eduardo Aute joan da: slow bat nahi zuen dantzatu zurekin tonight.

 

Bill Withers joan da

eta Wallace Roney: Miles Davisekin dago orain

beretzat hobe.

 

Bucky Pizzarelli joan da, Bucky Pizzarelly txintxoa ere bai,

eta Ellis Marsalis, eta Manu Divango: ene ama, Jazza hiltzen ari ote da?

 

Eta Helin Bölek joan da, Helin Bölek txikia

288 egun gose greban: Erdogan, entzun,

«28 urteko gazte bat hil duzue!»

 

Non daude gure jaka beltzak orain, euforia-gauetakoak?

Boladan jarri da berriro Alber Camusen Izurria (Gallimard, 1947) gure artean,

Leteoa gurutzatu dugunon artean.

 

Joango al da lurra bere bideaz berriro?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!