Nekazal Borroken Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Igone Saldias 2015eko apirilaren 26a

1996ko apirilaren 17an Brasilgo Pára Estatuan beraien lurretatik kanporatuak izan ziren 1.500 laborarik errebindikazio martxa bat hasi zuten hirirantz beraien eskubideak defendatzeko asmoz. 

Bidean, militarrek, horietatik 19 hil eta beste 69 zauritu zituen eta gaur egun oraindik zigortu gabeko hilketak dira. Ordutik, Via Campesinak bultzatuta, «Nekazal Borroken Nazioarteko Eguna» bihurtu da eta urtero, gai honekin lotutako ekintza eta erabakiak salatzeko baliatzen da.

Egia da munduko nekazarien egoera toki batetik bestera aldatu egiten dela, baina merkataritza legeei dagokienean eragina berbera da edonon. Adibide gisa, gaur egun eztabaidan dagoen TTIPk (Estatu Batuak eta Europaren artean sinatu nahi den hitzarmena), eragin zuzena izango luke nekazaritzaren egoerari dagokionean. Tratatu honen helburua, merkataritza erabat askea izatea da eta enpresa trasnazionalek duten erabaki ahalmena handitzea. Honen eraginez, munduko edozein tokitako nekazari txikiek merkatuan lehiatzeko aukera ezinezko bihurtzen da eta estatuek, botere publiko gisa, horri aurre egiteko babes politikak aurrera eramateko aukera galtzen du.

Igaro berri den egun honen asmoa beraz, ez da soilik hilketa horiek gogoratu eta mahai-gaineratzea, munduko nekazarien eskubideengatik borrokatzen jarraitzea baizik. Aurtengoan ere elikadura burujabetzaren inguruan diharduten eragileek hainbat hitzaldi eta foro sortu dituzte honen guztiaren eztabaida sor dadin.

Duela gutxi hil den Eduardo Galeano handia omenduz, bere esaldi batekin amaitzen dut: «Hainbat pertsona txikik, toki txikietan, gauza txikiak eginez, mundua aldatu dezakete».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!