Gogoratzen duela urtebete Castellon eta Tarragonako kostetan nozitutako lurrikarez? “Castor Proiektua” deritzana izan zen eragilea. Gas naturala itsas azpian gordetzeko depositu bat egin nahi zen eta lur-azpiratze hau fracking sistema erabiliz lortuko zen. Frogak hasi bezain pronto, ingeniari eta eraikuntza akatsak tartean, 500 mila seismo baino gehiago egon zirenez, frogak eta proiektua bertan behera geratu ziren.
%67an parte hartzea duen ACS Florentinoren enpresak ordea, Zapaterorekin 2008an sinatu zuen kontratuan, klausula bat barneratu zuen honakoa azpimarratuz; proiektua errentagarria ez bazen estatuak kalte ordaina eman beharko ziola. Halaxe idatzi eta halaxe egin! Gustu handiz egingo du lo gure Florenek, bere irabaziak ez baitira Real Madrilen goletara mugatzen. Gure loak ordea agian nabarituko du eragina, 30 urte falta baitzaizkigu gizon honekin dugun zorra kitatzeko.
Dudarik gabe enpresekin dugun jokabidearen adierazle garbia, batez ere krisi garaian; errespontsabilitate eskaerarik ez eta nahi adina abantaila beraientzat, nola ez, eurei esker zulo beltzetik aterako garenaren uste okerrean.