Apustu etxeak eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia Inigo Cabieces 2019ko martxoaren 7a

Tolosako etorkizunean ezinbesteko eztabaida izango dugu hau, eta akordio zabalen bitartez bakarrik hartuko diogu aurre.

Apustu etxeak hedatzen doaz Euskal Herrian zehar, Tolosa ez da salbuespen, noski. Honen ondoriorik latzena ludopatia kasuen gorakada izugarria da, tamalez. Zer egin dezakegu Tolosa bezalako herri txiki batetik? Lehendabizi, kontzientzia hartu, aurrean daukagun arazoaz jabetu eta harira jo, konponbidera. Apustu etxeak, eta ludopatiak zehazki, gogor jotzen du gaztedian, bereziki ahulezi egoeran bizi direnak.

Gai honen inguruan akordio zabalak alderdiek hartu behar dituzte, dudarik gabe, baina hauteskunde orokorren ateetara, udalerrikoak hurbil izanda gainera, elektoralismoa oztopo hangiegia izan daiteke. Tolosan Ahal Dugutik, hori ekiditeko, negoziazio tartea ireki dugu beste indar politikoekin, hartuko diren neurriak, kontsentsuz, medailarik jartzeko balioko ez dutenean, errazagoa ikusten baitugu onartuak izatea, eta konponbidera jotzea.

Zenbait proposamen ikusten ditut mahai gainean jar daitezkeenak:

  • Apustu etxeak mugatu. Euren arteko distantzia minimoa.
  • Udaltzaingoarentzako formakuntza espezifikoa.
  • Hezkuntza eta kultur zentroetatik urrundu. Gure haur, nerabe eta gazteak babestea izan behar du, besteak beste, lehentasunetako bat.


Etorkizuneko Tolosa gaurkoan eraikitzen hasten da, gehiegi itxoin behar duen horrek eraikia ikusiko du, eta agian, ez du gustuko izango.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!