Abenduaren 13an zabalduko dute Ibarratik Misio Taldearen Merkatu solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Ibarratik Misio Taldea 2015eko abenduaren 1a

Urtero egiten dugun bezala, eta Eguberri ospakizuna testuinguruan, berriro zuengana gatozkizue hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat denon artean lortu ahal dezagun: Ekuador, Honduras, eta India.

Hori dela eta, Merkatu SOLIDARIOA irekita egongo da: Abenduaren 13tik 20ra (Goizez 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:30etara, astegunez, eta 10:00etatik 14:00etara igandean) San Bartolome Plazan dauden Parrokiako Lokaletan.

Dendariei eta herritarrei deia egiten dizuegu nahi duzuenok zenbait gai oparitu ahal dezazuen gero salgai jartzeko. Ekartzeko egunak, arratsaldez (17,00 a 20,30), Abenduak 09, 10, 11, 12.

Beste urteetan bezala, lagundu nahi duzuenak telefono hauetara deitu, Marian: 650 416 949 edo Juanma: 678 844 539

Ibarratik Misio Taldearen izenean, eta hiru misioetako sendien izenean, zuen laguntasun guztia emaileei eta erosleei eskertu nahi dizuegu. Horrela posible egingo dugu bertako laguntasun proiektuak aurrera ateratzea.

Eskupekoren bat eman nahi izanez gero: 2095 5043 97 1062974919

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!