Aulkitik: Iñigo Moreno

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Moreno 2015ko urt. 28a, 09:20

HARROBIAK ERE ERAGINA DU GURE JOKALARIENGAN

Astebururo bezala, partida jokatzera abiatu aurretik kiroldegiko kafetegian bildu zen lehen talde guztia, goizean harrobiak lortutako emaitzak komentatu eta kafea edo pintxoaren laguntzaz indarrak hartzeko. Goizeko emaitzek arratsalderako susmo onak zekartzaten.

Bilbora iritsi, eta lehen ustekabea: kiroldegia itxita! Ez genuen ba kiroldegi horretan jokatzen. Korrika eta presaka beste kiroldegira iritsi eta beroketa express-a egin ondoren, partida txukuna egin eta irabaztea lortu genuen.

Partida eta gero, Lakunek eta Miguelek eramandako meriendaz gozatzeko aukera izan genuen: tortillak, txorizo egosia, patatak, hestebeteak ...eta Goarrek hain gustuko dituen berlinak eta olibak.

Ezin ahaztu partidua jokatu ezin izan zutenez: alde batetik Ibai Leitzarra –ederki ospatu omen zituen Leitzako inauteriak, gosari eta guzti– eta Jon Azaldegi bestetik –honek ere ez zuen arazo gehiegi izan gauen bertan kotxea hartu eta Gasteizera joateko taldearen garaipena ondo ospatzera.

Asteburua bukatzeko, bigarren taldea animatzera joan ziren txintxoenak, tartean, Gaizka, Miguel, Joakin, More, Lakun… eta animatzeaz gain, garaipenarekin eta Iñaki Amondarain Thompsonek azkeneko laurdenean sartu zituen 4 hirukorekin gozatu genuen.

Datorren astean Natural Rioja Vintage taldea izango da Usabal kiroldegian larunbatean arratsaldeko 18.30ean. Bigarren dago sailkapenean, baina azkeneko asteetan egiten aari garen lanarekin jarraituz gero, asko jota Usabaldik Kaieten kolperen bat eramatea besterik ez dute lortuko.

Beraz, lanera eta 1,2,3…TAKE.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!