Kale Kantoitik

Rajoy bota dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Zubeldia 2018ko eka. 12a, 13:11

Ikasturtea amaitzear dagoenez, hitz egin dezagun irakurketaren onuraz, hau da, egun osoa tablet eta mugikorrekin ibili ordez, liburu interesgarri bat noizean behin eskuetan hartzeaz eta horrek gure seme-alabei ekar diezazkiekeen abantailez. Horretarako, Irakurzaletasuna bultzatzeko pildorak izena jarri diot gaurko ahalegin txiki honi.

Rajoy eta bere gobernu ustela bota ditugu, alleluya!!!
Pedro Sanchez-ek kakazar haundi bat egin digu, libera nos, Domine!
Gertatu den aldaketa hain modu xumean azaldu ondoren, ez daukat gogorik honetaz hitz egiteko; agian, aurrerago tokatuko zaigu gobernu berria aztertzea eta jipoitzea, hala badagokio; eta susmoak ditut  hori ere etorriko dela.
Orain, ikasturtea amaitzear dagoenez, hitz egin dezagun irakurketaren onuraz, hau da, egun osoa tablet eta mugikorrekin ibili ordez, liburu interesgarri bat noizean behin eskuetan hartzeaz eta horrek gure seme-alabei ekar diezazkiekeen abantailez.
Horretarako, Irakurzaletasuna bultzatzeko pilulak izena jarri diot gaurko ahalegin txiki honi. Zerbait positiborik ateratzen baduzue hemendik, ontzat emango dut nire ahalegina.
Hona hemen hainbat pilula umeengan irakurzaletasuna pizteko:
- Umeari interesa pizteko oso teknika egokia da ipuinaren hasiera edo pasarte polit eta interesgarri bat irakurtzea eta hantxe moztuta uztea. Modu horretara ipuin horrekiko interesa eta jakin-mina piztuko diozue.
- Sarritan gurasoak haurrekin tentsioan ibiltzen dira. Tentsio horiek baretzeko haurrei ipuinak kontatzea edo ozenki irakurtzea oso egokia da.
- Gaur egun fantasia gutxi lantzen da. Egunerokotasunari irtenbidea emateko ipuinak lantzen dira gehiago. Eta fantasia ere haurrak beharrezkoa du. Horregatik, ipuin klasikoak lantzea eta irakurtzea oso garrantzitsua da.
- Txarra da haurrek ipuina ez ulertzea, aspertu egiten baitira eta ipuinekiko jarrera negatiboa har dezakete. Beraz, ipuin ulergarriak aukeratu edota gurasook lagundu istorioa ondo uler dezaten.
- Ipuinak ozenki kontatzea oso garrantzitsua da. Haurrak irudi propioak sortzen ditu bere baitan eta irudi horiek bere-bereak izango dira, eta haurraren eta ipuinaren artean lotura afektiboa sortzen laguntzen du.
- Ipuinak irakurtzen dizkiegunean (ipuin guztiak ez dira irakurtzeko, batzuk ikusteko dira...) hizkuntza aberatsa erabiltzea komeni da. Eta ahal dela ez da komeni ipuinetan hitz klabeak aldatzea.
- Ipuinak aukeratzerakoan ez dugu utilitarismoan erori behar (ipuinak ikasteko, bizkorragoak izateko...). Garrantzitsuena hauxe da: haurrek ipuinekin ondo pasatzea, gustura eta pozik sentitzea, emozioek eta istorioaren edertasunak beren barruak astintzea eta hunkitzea.
- Haurrak askotan ez ditu ulertzen bere inguruan eta munduan gertatzen diren gatazkak, jendearen arteko harremanak, sentimenduak... Eta ipuinek horretan laguntzen diote, gauza horiek denak hobeto ulertzen. Istorio askotan mezu argi bat egoten da, baina baita sinbologia bat ere, ezkutuko mezu bat. Eta haurrak hori ulertzen ikasten du.
Zertan laguntzen dio ipuinak haurrari?, galdetuko didazue eta hona hemen erantzun interesgarri batzuk:
• Ipuinak terapeutikoak izan daitezke. Ipuinek, fikzioaren bidez, haurrari arazoak, kezkak, zalantzak... ulertzen eta gainditzen lagun diezaiokete.
• Ipuinak haurrari bere larritasunak lasaitzen eta ingurukoak hobeto ulertzen laguntzen dio.
• Haurrak protagonisten nahiekin, sentimenduekin, saminekin, kezkekin eta pozekin identifikatzen dira.
• Haurrek beren nahiak, gogoak, beldurrak... proiektatu egiten dituzte ipuineko pertsonaietara eta, ondorioz, ez dira errudun sentitzen. Entzuten duten istorioa euren nahietara egokitzen dute.
• Afektiboki beragandik hurbilago dauden pertsonaiak eta ereduak imitatu egiten ditu haurrak.
• Ipuinetan haurrek beti irtenbideren bat bilatzen dute arazoen aurrean eta gaiztoak, normalean, ez dira garaile irteten.
Beraz, onura hauek denak ikusita, anima gaitezen uda honetan gure haurrekin irakurketa saio atsegin eta goxoak egitera eta handixeagoak ere bultza ditzagun liburu interesgarri eta esanguratsuak irakurtzera. Hala bedi!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!