Behar Zanaren 69. urteurrenean pilota dantzan jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lizaso 2015ko eka. 4a, 14:52

Asteburu honetan, Behar Zana Pilota Elkartearen 69. urteurrena ospatuko dugu eta ekintza ezberdinak aurreikusita ditugu.

Batetik, larunbat goizean pilota eskolako haurren txapelketako finalak jokatuko dira.

Goizeko 10:30etan hasita, 1. mailako aurrebenjaminak kantxaratuko dira, batetik Zufiria-Oñate eta bestetik Sarasola II-Jauregi. Jarraian,  2. urteko aurrebenjaminek jokatuko dute,  Barbero-Pazosek  Aperribai-Urdangarinen aurka. 3. partidan benjamin mailako Dominguez-Sanz bikoteak Vitoria-Iraolaren aurka jokatuko dute eta azkenik alebin mailan Jauregi-Olatz Aizpuru bikoteak Aranburu eta Lertxundiren aurka jokatuko dute.

PIlota eskolako haurrek, 69. urteurrena zela eta marrazki lehiaketa batetan parte hartu dute eta pilota eskolako maskota marraztu behar zuten. Marrazki horretako irabazlea Ioritz Martin suertatu da eta bere marrazkia aurten, izen emate berri guztietan agertuko da eta baita haurrei egunean bertan emango zaien oroigarrietan ere. Beste marrazki partehartzaile guztiak ere frontoian zintzilikatuak egongo dira, erakusketa ederra osatuz.

Arratsaldean urtero antolatzen den pilota  jaialdi bikaina izango da. Urtero berrikuntza edo zerbait erakargarria antolatu nahi izaten dute Pilota Elkarteko Kideek.
Aurten, Elite Mailako Pala motzeko partid bat izango da batetik eta bestetik DV Bancoa Credit Agricole torneoko promesa mailako finalaren errebantxa izango da.
Palaz, Laskoiti-Irigoyen bikoteak Salinas-Esnaolaren aurka jokatko dute.  Lakoitik,  trinketean (larruzko paletaz) zein ezker paretako (pala motzez) munduko kopatan zilarrezko dominak lortuak ditu eta  2014ko munduko txapelketan 3. egartua da. Irigoyen, eskuz munduko kopan txapeldunorde izan ostean, egungo Gipuzkoako txapelduna pala motzez eta Gipuzkoako selekzioan aurten jotua. Salinas, 22 urtez azpitiko munduko txapeldun izan zen 2004an, larruzko paletaz eta Esnaola azken urteetako nafarroako txapelketatan pala motzez aurrean dabilena da.

Jarraian, egun ikusi daitekeen gazteen mailako partidarik onenetakoa izango da. Batetik Laso Huartearra eta Erasun Zizurkildarra arituko dira eta bestetik Errandonea Beratarra eta Urizar Markinarra.
Final hartan Laso eta Erasun izan ziren irabazleak. Momentu honetan etorkizun handienetakoa duten pilotariak dira.

Sarrera doan izango da eta izugarrizko bi saski zozketatuko dira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!