Hodeiertz abesbatza, Valladoliden

Erabiltzailearen aurpegia Hodeiertz Abesbatza 2018ko ekainaren 11

Hodeiertz abesbatzak kontzertua eskaini zuen, larunbatean, Valladoliden, Alterum Cor taldearekin batera.

Honela, Tolosako Hodeiertz abesbatzak 2017ko maiatzean Valladolideko taldeak Tolosara egindako bisita itzuli dio. Elkartruke honen emaitza izan zen Hungariako Santa Monasterioko elizan egindako kontzertua.

Jendetza bildu zen kontzertua entzuteko, eta tolosarrek Julen Ezkurra edo David Azurza euskal musikagileen obrak abestu zituzten, besteak beste. Amaitzeko, bi taldeek batera, Javier Bustok moldatutako Txoriak Txori obra abestu zuten.

Hurrengo kontzertua ekainaren 25ean eskainiko du Hodeiertzek, Tolosan, San Joan jaiei amaiera emateko. Hain zuzen, Kristalezko Bihotza ipuin musikatua estreinatuko du abesbatzak. David Azurza izan da Joseba Sarrionandiaren ipuina musikatzeaz arduratu dena, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak sustatzen duen sorkuntza koralaren programari esker. Kontzertua Errotako parkean izango da, 22:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!