Sicut Pratum taldearen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Hodeiertz Abesbatza 2017ko ekainaren 8a

Bihar, Sicut Pratum taldeak, kontzertua eskainiko du Kantik egitasmoaren barruan, Jesusen Alaben kaperan, 20:15ean.

Hodeiertz abesbatzak, Kantik ahots musika zikloa antolatu du. 4 kontzertu antolatu ditu aurten; maiatzean bi eskaini zituzten, eta ostiralean hirugarrenaren txanda izango da, 'Ikerketa eta tradizioa bat eginez' izenekoa. Kontzertua ikustera joateko sarreraren prezioa, 8 eurokoa izango da.

Garai guztietako musika sakratuan zehar ibilbide bat aurkezten du Sicut Pratum taldeak, gregorianotik hasi eta musika garaikideraino, Italiako edo frantziako zenbait lurraldetan gorde diren musika sakratu herrikoiak ahaztu gabe.

Batetik, Christine Leboutte eta Juliette Van Pethegemek musika herrikoi italiarraren inguruko ezagutza sakonaren ekarpena dugu, eta bestetik, David Azurza eta Miren Garikanoren ahots-esperientzia, formazio klasikodun eta sustrai herrikoi euskaldunekoa; hau guztia, Aitor Furundarena akordeoilari ezagunaz lagunduta, bi unibertsoen lotura gisa egiten duena.

Interes handikoa eta errepikatzen zaila izango den kontzertua izango da, fusio musikal polita eskainiko diguna. Hurrengo kontzertua urrian izango da, Santa Klara elizan, eta Eduardo Mocoroaren musika entzun ahal izango da bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!