Gabonetako kontzertua, datorren asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Hodeiertz Abesbatza 2015ko abe. 16a, 11:49

Hodeiertz Abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du Tolosan, hurrengo asteazkenean, hilaren 23an.

Abenduaren 23an, asteazkena, iluntzeko 20:15etan, Santa Klara komentuan izango da hitzordua Tolosan.

Urteroko zita honetarako Hodeiertz abesbatzak, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, errepertorio anitza eskainiko du, eta lagun izango ditu oraingo honetan hainbat bakarlari, pianoa eta biolina. Antzinako musikatik hasita, gabon-kanta tradizionalak eta obra garaikideak izango dira entzungai.

Bakarlaria Jon Etxabe tenore tolosarra izango da eta urtero bezala kontzertuari emango dizkion ukitu hunkigarriez gozatzeko aukera eskainiko digu.

Pianoan Adrian Salinero leioaztar gaztea izango dugu lagun obra desberdinetan.

Ola Gejlo musikagile norvegiarren SERENITY – O magnum mysterium obrarekin emango diogu amaiera kontzertuari. Zortzi ahots gehi cello edo biolinerako idatzitako obra da hau, O Mangnum Mysterium-aren testua jarraituz. Esaldi luzeen bitartez espazioan sonoritate bereziak sortzen dira, entzulearen gozamenerako. Xabier Zeberio musikari tolosarra izango da biolin-jolea.

PROGRAMA

I wonder as I wander Folk. EEUU/J.J. Niles Mol. Benjamin Britten (1913-1976)
Ave virgo sanctissima Francisco Guerrero (1528-1599)
Dostoino Yest P.I. Tchaikovsky (1840-1893)
Today the Virgin John Tavener (1944-2013)
Ave Maria (8 v.b.) Gustav Holst (1874-1934)
El cant del ocells Mol. Bernat Vivancos (n. 1973)

Ator, ator Mol. Julen Ezkurra (n. 1930)
Pueri concinite Johann von Herbeck (1831-1877)
Orra Mari Domingi Mol. José Mª Usandizaga (1887-1915)
Cantique de Noël Adolphe Adam (1803-1856)
Serenity (O magnum Mysterium) Ola Gjeilo (n. 1978)

Zuzendaria: Enrique Azurza

Tenore bakarlaria: Jon Etxabe
Bibolina: Xabi Zeberio
Pianoa: Adrián Salinero

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!