Hodeiertz abesbatza Parisera irteera prestatzen ari da lan handiz eta ilusioz beterik.

Erabiltzailearen aurpegia Hodeiertz Abesbatza 2014ko martxoaren 19a

Hodeiertz abesbatzak egun hauetan bere 31 urtemuga ospatzen du eta Europako bi hiriburutan abesteko ilusioz ekin dio 2014 urteari: Paris eta Madril.

Alde batetik, Paris 8 Unibertsitateak Hodeiertz gonbidatu du maiatzean Parisen antolatzen duen abesbatza-topaketetan parte hartzera. Aurten, euskal tradizio korala ezagutarazi nahi dute, eta Hodeiertzekin batera bertako 200 abeslari arituko dira. Unibertsitatearekin batera aukeratu dira Topaketan landuko diren lanak.

Horietako bat, Paris 8 Unibertsitatearen enkaruz, David Azurzak egingo du. Santiago Bideari buruzko lana konposatuko du Azurzak, 'Saint Jakeserat' izenekoa. Azken ukituak ematen ari da Azurza, eta Paris-en bertan estreinatuko da hiru abesbatzentzako lan hori.

Era berean, Parisko Euskaletxeak antolatzen duen “Pariseko Herri Urrats” ekitaldian parte hartuko du abesbatzak. Gainera, Parisera joan aurretik, maiatzaren 9an, ostiralean, aurretiko kontzertu bat eskainiko du Lasarten.

Uztailean Madrilera

Bestalde, Zenobia Consort-ek antolatzen duen abesbatza topaketan parte hartzera ere joango da Hodeiertz. Beste talde batzuekin batera, bi kontzertu eskainiko ditu, bat Avilan eta bestea Madrilen.

Udazkenean beste bi kontzertu emango ditu: Kantabriako Polanco herrian, urrian. Urtero bezala, Gabonetako kontzertuarekin emango diote amaiera urteko jardunari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!