Plataformen eragina zinemagintzan

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Arrastoa 2021eko urriaren 24a

Dagoeneko ezagunak egiten zaizkigu Netflix, Amazon Prime, Disney Plus, HBO, Filmin, Movistar + eta Apple TV bezalako izenak. Bakoitzaren berezitasunak alde batera utzita, amankomunean dutena zera da, ikus-entzunezko eskaintza zabala ahalbidetzen dutela diru-truke.

Alice Guy emakume frantziarrak zinema sortu zuenetik (bai, ezin zaie Lumiere anaiei meritu guztia oparitu) ehun eta hogeita bost urte soilik pasatu dira eta urte hauetan guztietan zinemagintzak arrakasta handia izan duela argi dago, eragin handia du gizartean eta sariak banatu ohi dira urtero jaialdi ezberdinetan industriaren parte diren langileen lana goraipatzeko.



Ikus-entzunezkoen agintea non? IBAI LUQUE

Plataformen agerpenak, ordea, kalterik egin ote dio zinemagintzari? Ala aldiz, aldeko efektua izan du aurrez aipatutako izen horien guztien eskaintzak?

Gaiaren inguruan hitz egiteko bost gonbidatu ekarri ditugu Tolosaldeko Atariara: Maider Oleaga eta Iñigo Sbeltza zinema zuzendariak, Elisabet Casanovas aktorea, Sandra Cerio makillatzaile eta ile-apaintzailea eta Alain Rekondo zinemazalea.

Ea ikuspuntu ezberdinetatik jasotako iritzi hauek guztiek plataformek zinemagintzan duten eragina ulertzen laguntzen diguten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!