Zazpigarren ilara

Zazpigarren ilara

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Arrastoa 2020ko azaroaren 6a

Hau irakurtzen ari zaren horri, Hodei Arrastoa naiz, 1995ean Zizurkilen jaiotako aktore eta dantzaria. Badira zazpi urte Bartzelonan bizi naizela, antzerki ikasketak bertan egin nituen eta produkzio katalanetan lan egin ohi dut. Euskal zinemak pizten didan interesak bultzatu nau hona: TOLOSALDEKO ATARIAren kolaboratzaile gisa ibiliko naiz hemendik aurrera.

Nire helburua zuri euskal fikzioa eta euskal aktoreak gerturatzea da. Horretarako, hilean behin pare bat artista gonbidatuko ditut sekzio honetara, haiei elkarrizketa egingo diet eta Euskal Herrian egindako film ezberdinen inguruan iritzia ematen arituko gara.

Zuen gustukoa izango delakoan, ongi etorri TOLOSALDEKO ATARIAren euskal fikzioari buruzko 'Zazpigarren ilara' sekziora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!