Frantziako ikasleak Herrikiden

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea

Herrikide ikastetxean aurten ere hasiera eman diogu DBH4ko ikasleekin Erasmus+ programaren barruan duten 'Symbols that unite us' proiektuari. Frantziako Lunéville hiriko ikasleak gure inguruetan ibili ziren aurreko astean, elkartruke historiko eta kultural honetaz gozatzen. 

Astean zehar lanean aritu dira Herrikideko eta Lycée Bichat ikastetxeko ikasleak. Proiektu honen helburu nagusia gertaera historikoen memoria aztertzea da. Horretarako, bakearen eta gerraren inguruko ikurrak aztertu dituzte gure gizartean bizikidetza sustatzeko. Honen harira, hainbat ekintza egin dituzte: Gernikako arbola eta Bake museoa bisitatu, Guggenheim museoa ezagutu, Zumaiako Flysch-az gozatu, San Telmo museoan Euskal Herriko historia ikasi, Mirandaolako burdinola ezagutu, herri kirolak praktikatu... Hau guztia ingelesez bideratu da, bi herrialdeen arteko kultura aberastasuna partekatuz eta elkarrengandik ikasiz.

Aukera paregabea izan da esperientzia hau gazteentzat, bai Tolosan bizitakoarekin, baita udaberrian Frantzian bizi izango dutenarekin ere. Symbols that unite us proiektuarekin, ikasleen balio heziketa indartu nahi da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!