Herrikideko ikasleak Frantzian, Erasmus+ elkartrukean

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2026ko martxoaren 16a

Herrikide ikastetxeko DBH4ko 34 ikasle Frantzian izan dira Erasmus+ programaren barruan antolatutako elkartrukean. Human Rights: The Foundation of a Just Society izeneko proiektuaren bigarren zatia Lunéville herrian egin dute, urrian Tolosan elkartu ondoren.

Astebetez egon dira Lunévilleko Lycée Ernest Bichat ikastetxean. Egonaldiaren barruan, ikasleek eskolako jarduerez gain, hainbat irteera ere egin dituzte. Lehen Mundu Gerrako leku historikoak eta Estrasburgoko Europako Parlamentua ezagutu dituzte, besteak beste.

Elkartrukeak helburu akademiko esanguratsuak izateaz gain, bizitzarako ikasketa baliotsuak ditu. Parte hartu duten Lucasek eta Anderrek esan dute elkartruke honek «aske izateko» aukera eman diela, «jende berria ezagutu eta haien kulturatik asko ikasi dugu».  «Esperientziak gure ikuspuntua irekitzen lagundu digu, familia ezberdinen lekuan jarriz gu geu aberastu gara», gaineratu dute Naroak eta Mariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!