Frantziako ikasleak Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2025eko urriaren 8a

Herrikide ikastetxean hasiera eman diogu DBH 4 mailakoekin egiten dugun Erasmus+ programaren barruko Human Rights. The Foundation of a Just Society proiektuari. Frantziako Lunéville hiriko hainbat ikasle ostiralera arte egongo dira Tolosan.

Herrikideko eta Lycée Bichat ikastetxeko ikasleak buru-belarri ari dira lanean. Guztion artean Aro Garaikideko gertaera historikoak gogoraraziz, eta giza eskubideak babesteko eta defendatzeko beharraren garrantzia ardatz hartuta, hainbat ekintza egiten ari dira: Gernikako arbola eta Bake museoa bisitatu, Zumaiako Flysch-a ezagutu, mendi martxa egin, San Telmo museoan Euskal Herriko historia ikasi, Donostiako turismoa aztertu, Mirandaolako burdinola ezagutu, herri kirolak praktikatu... Hau guztia ingelesez bi herrialdeen kultura-aberastasuna partekatuz eta ikasiz.


Esperientzia guztiz aberatsa da bai hemen eta baita martxoan Lunévillen ere izango dutena, ikasleak hezteko eta pertsona bezala hazteko balio izango duena.  Human Rights. The Foundation of a Just Society proiektuarekin, guztion artean gizarte bidezkoago bat eraiki dezagun!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!