Elkartasun kanpaina, bi astez, Herrikiden

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2025eko martxoaren 31

Apirilaren 5ean egingo dute Elkartasun Urratsak ekimena, Herrikide ikastetxearen inguruan.

Herrikide ikastetxean elkartasun kanpaina egingo dute martxoaren 31tik apirilaren 11ra bitarte; Fasti fundazioak Bolivian duen proiektua lagunduko dute, eta horretarako ekitaldi nagusia apirilaren 5ean egingo duten Elkartasun Urratsak izango da.

Herrikide ikastetxea elkartasun kanpainan murgilduko da datozen bi asteetan, gaur hasi eta apirilaren 11ra bitarte. Aurtengo kanpainaren bitartez, Fasti fundazioak Bolivian duen proiektua laguntzea izango dute helburu.

Horretarako, hainbat jarduera egingo dituzte. Horietan bereziena, eta herritar guztiei irekia, Elkartasun Urratsak izango da. Larunbatean, apirilaren 5ean egingo dute, 10:30etik 12:30era, eta helburua ahalik eta herritar gehien lasterka jartzea da. Parte hartzaile bakoitzak dortsala erosi beharko du 2 euroan. Ikasleek Herrikide eskolan bertan jasoko dituzte, eta familiek eta animatzen diren gainerako herritarrek egunean bertan, San Francisco 12n hartuko dituzte.

Lehen Hezkuntzako ikastetxearen bueltan egin beharko da korrika, ondorengo bidea jarraituz: San Frantzisko 12, Gernikako Arbola lorategiak 1, Batxiller Zaldibia kalea, Geltoki kalea, San Frantzisko 12. Helburua ahalik eta kilometro gehien egitea izango da, parte hartze handiarekin. Ikastetxetik azaldu dutenez, lasterka nahiz oinez egin ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!