Herrikideko ikasleak Portugalen

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2025eko martxoaren 20a

Herrikide ikastetxeko Erasmus+ programako Faire Bouger le Mondep proiektuari jarraipena ematen ari dira Portugalen. Alenquer hirian daude astebetez, azaroan Tolosan hasi zuten proiektuari jarraipena eta itxiera ematen.

Tolosan egin zuten bezala DBH3ko Herrikideko eta AE Damiao De Goes ikastetxeko ikasleak buru-belarri lanean ari dira. Bizimodu osasungarriak eta ingurumenaren iraunkortasunaren sentsibilizazioa ardatz hartuta, hainbat ekintza egiten ari dira: orientazio tailerra, Portugalgo jolas tradizionalak, bertako produktuen azoka, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta proiektuaren eraginaren balorazioa eta jasangarritasunaren inguruko azken hausnarketa. Hau guztia frantsesez eta ingelesez kulturen arteko ezberdintasunetatik ikasiz. 

Lana egin bai, baina Lisboa eta Alenquer hirietan turismo eta aisialdirako denbora ere izan dute gure gazteek.
Esperientzia guztiz aberatsa, ikasleak hezteko eta pertsona bezala hazteko balio duena. Faire Bouger le Monde proiektuarekin guztion artean mundua mugitu dezagun!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!