Eguberrietako Kanpaina egingo dugu abenduaren 9tik 19ra

Erabiltzailearen aurpegia KirikiƱo Aisialdi Taldea eta Herrikide ikastetxea 2024ko abenduaren 3a

Kirikiño Aisialdi Taldeak Eguberrietako Kanpaina martxan jarri du.

Kanpainaren helburua Tolosako Caritasi laguntzea da, baliabide gutxien dituzten pertsona eta familiei laguntza eskaintzeko. Kanpaina honen barruan, produktuak jasotzeko deia egin nahi diegu Herrikide osatzen dugun  komunitate osoari eta asmo oneko tolosar orori. Jasotako material guztia Tolosako Caritasen bitartez banatuko da,  inguruko beharrean dauden pertsonei babesa emateko.

Jasoko diren produktuak:

  • Elikagai ez-galkorrak (kontserbak, lekaleak, olioa, azukrea, arroza, pasta, tomatea, kakaoa, gailetak, )
  • Garbitasun eta higiene-produktuak (xaboia, xanpua, hortzetako pasta eta eskuila, pixoihalak, konpresak...)

Bilketaren datak eta tokia:

  • Abenduak 9tik 19ra. Herrikide Ikastetxeko idazkaritzetan. 
  • Abenduak 14 goizean zehar, Tolosako Supermerkatu ezberdinetan (BM, Super Eko, Eroski City)

Eguberriak laguntzarako garai ezin hobea dira, eta guztiok daukagu gure alea jartzeko aukera. Animatu eta parte hartu Eguberrietako Kanpainan!

Eskerrik asko zuen elkartasunagatik eta parte-hartzeagatik. Elkarrekin, Eguberri justuago eraikiko ditugu guztiontzat.

Kirikiño Aisialdi Taldea eta Herrikide ikastetxea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!