Nuria Sanchezen hitzaldia, bihar, Askotariko Adimenen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2018ko urtarrilaren 18a

Bartzelonako Montserrat ikastetxeko psikologo eta orientatzaile, eta Askotariko Adimenetan aditua den Nuria Sanchezek hitzaldia emango du, ostiral honetan, 15:15etik 16:45era.

Herrikidek San Frantzisko pasealekuan duen egoitzan izango da hitzaldia. Hitzaldi irekia izango da, beraz, interesa duen edonork joan ahal izango du.

Herrikide Ikastetxearen proiektu pedagogikoa Askotariko Adimenak paradigman du oinarria, pertsona autonomo, konprometitu eta sortzaileak hezteko helburuarekin. Proiektu berritzaile honen oinarrietako bat, hain zuzen, 0-6 urte arteko Estimulazio Goiztiarra da.

Ildo horretatik abiatuta, orain hiru urte eskolan egindakoari familian jarraipena emateko HEZI (Estimulazio Zentro Integrala) sortu zen. Familiekiko elkarlanaren garrantziaz jabetuta, eskaintza hau Herrikidekoak ez diren pertsonei ere zabaltzea erabaki dugu.

Urtarrilean, eskolako guraso eta gai honekiko interesa izan lezakeen edozein profesionalentzat, gure ikasltetxean bertan izango dugu Nuria Sanchez, Bartzelonako Montserrat ikastetxeko psikologa eta oientatzailea. Aukera paregabea da Estimulazio Goiztiarrean aditu entzutetsua den pertsonaren ahotik, zuzenean, dakien guztia entzunez ikasi eta gozatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!