AMETSA ERAIKITZEN
Hezkuntza arloko profesional eta ikasle estimagarriak,
HERRIKIDE Ikastetxeko proiektu pedagogikoa Askotariko Adimenak izeneko paradigman oinarritzen da. Gure helburua pertsona autonomoak (erabakiak hartzen dakitenak, erresilienteak, giza abilezia egokiak dituztenak…), konprometituak (euren buruarekin, gizartearekin, naturarekin,…) eta sortzaileak (gaur egun eta etorkizunean sortuko zaizkien egoerei erantzun berriak emateko gai direnak…) heztea da. Proiektu berritzaile honen oinarrietako bat 0-6 urte arteko Estimulazio Goiztiarra dugu.
Ildo horretatik abiatuta, orain hiru urte eskolan egiten dugunari familian jarraipena eman nahian HEZI (Estimulazio Zentro Integrala) ere sortu genuen. Gure ustetan, oso garrantzitsua da familiekiko elkarlana haurraren garapen osoa lortu ahal izateko. Horretarako, behar diren formazioak, estrategiak… familiekin konpartitzen saiatzen gara. Aurtengoan eskaintza hau Herrikidekoak ez diren pertsonei ere zabaltzea erabaki dugu.
Urtarrilean, guraso eta gai honekiko interesa izan lezakeen edozein profesionalentzat, gure ikasltetxean bertan izango dugu Nuria Sanchez (Bartzelonako Montserrat ikastetxeko psikologa eta oientatzailea). Aukera paregabea dugu “Estimulazio Goiztiarrean” aditu entzutetsua den pertsonaren ahotik, zuzenean, dakien guztia entzunez ikasi eta gozatzeko.
Formazioaz gain, gure proiektuaren berri zuzenean izan nahi duenak bisita ere egin dezake egun horretan bertan goizez.