Produktuak bilduko ditugu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2017ko abenduaren 13a

Urtero bezala, Eguberri garaian, Herrikidek solidario izateko aukera eman nahi die tolosarrei. Batxilergoko 1. mailako ikasleek produktuak bilduko dituzte larunbatean, Abegi eta Caritas erakundeekin elkarlanean, Tolosako supermerkatuetako ateetan.

Elikagai iraunkorrak eta higienerako produktuak bildu nahi dituzte, batik bat. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu lagunduko duten guztioi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!