Bizikidetza positiboa bultzatzeko eta Bullyng-ari aurre egiteko KIDE programa saritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2017ko uztailaren 3a

Herrikide ikastetxeak abian jarri duen elkarbizitza eta eskola jazarpena saihesteko KIDE programak irabazi du Alcalá-ko (Madril) Unibertsitateko Ikerketa eta Hezkuntza Hobetzeko taldeak ematen duen saria.

Talde horren arabera, proiektu hori da hoberen garatutakoa eta ibilbide errealena duena. Hori dela eta, "Bitamina Hezitzailea" saria irabazi dute Herrikide ikastetxeko kideek.

Proiektu honen bidez, ikastetxeko kideen helburua izan da zentroko harremanak positiboak izatea, ikasleen ongizatea eta ikaskuntza prozesua hobetzea helburu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!