Eguberrietako kanpaina abian

Erabiltzailearen aurpegia Herrikide Ikastetxea 2016ko abenduaren 12a

Hirukide ikastetxeak urtean zehar abian jartzen dituen kanpainen artean, bi aste hauetan Eguberrietakoari ekin dio. Bertan, Abegi eta Caritasentzako produktu iraunkorrak biltzen ari dira Batxilergoko 1. mailako ikasleak.

Ikasle horiek sentsibilizazio kanpaina ere bultzatu dute eskolan eta ikasle guztiei ekimen hau aurkeztu diete hitzalditxo baten bidez. Kanpainaren helburuak gure inguruko beharrei erantzutea da, baita ikasleek etxe ondoan duten errealitatea ezagutzea ere.

Tolosar guztien laguntza nahi dugu, eta horretarako, Hirukideko ikasleak datorren larunbatean, hilaren 17an, 10:00etatik 14:00ak arte MaxiEroskin, Eroskin, EKOn eta BMn izango dira, nahi duenak utzitako produktuak jasotzeko prest.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!